XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta orrezaz gaiñera, Azkoitia`k, erriko etxerik zaarrenetatik, etxalde aipatu bat galduko luke.

Azkoitia`ko erri osoaren konzientziarentzat, Bizkargi`ko auzia iker-arri bat izan daiteke, batez ere, gure kondaira ta aberastasuna gordetzeko, erriko agintariek duten ardurapena, zenbateraiñokoa dan ezagutzeko ta neurtzeko.

Bizkargi`ko etxe-zaarrak, zutik iraun bear du.

Bizkargi barrutiko lurraldegintza, oso-osorik gorde bear da: Etxaldea eta bera ainbeste alaitu ta edertu dezaken enparantza.

Azpeitia`ko erriak, Antxieta`ren etxe zaarra berritu ba`du, zergaitik Azkoitia`ko erriak, Bizkargi`ko etxearekin, beste orrenbeste ez du egin bear?.

Zumarraga`ko erriak, Legazpi`ren etxea berritu ba`du; Ormaiztegi`ko erriak, Zumalakarregi`ren etxea berritu ba`du; eta donostiarrek, Okendo`ren etxea berritu ba`dute, zergaitik Azkoitia`ko erriak, Bizkargi`tar Gonzalo`ren etxearekin, beste orrenbeste ez du egin bear?.

Bizkargi-etxearen berrigintza, eta ortarako aurrekaldea garbitu ta bertan oroit-arri bat jartzea naikoa zan, Azkoitia`ko udaletxeak, erriari, bere sorreraren 650 urtebetetzeko jai-aldietan, egin zezaikean esku-erakutsirik onenetako bat izan zitekean.

TXURRUKA-ETXEA

Ona emen, azkoitiar jatorri aundiko beste etxalde zaar bat.

Beragan, ikuslariaren begietara , oso ez-berdiñ diran bi etxe-gorputz ageri dira: Zaarra eta berria.

Eraikitzaren kondaira aldetik, bi estilokoak dirala esango nuke.